Berri Garrantzitsuak

Logotipo lehiaketa

Eibarko unibertsitate Laboralaren sorreraren 50. urtemuga dela eta, honen irudia izango den LOGOTIPO lehiaketa bat antolatu da.

Lehiaketako oinarriak esteka honetan aurkitu daitezke:

Berriak

Meeting point-a BEC-en

Uni Eibar-Ermua BHI-ko Nazioarteko Merkataritzako Lanbide Heziketako ikasleak BEC-en izan dira Enpresa Simulatuko IX. Azokan, Alfa Art enpresarekin. 35 ikastetxe batu dira eta bakoitzak bere produktua aurkeztu ondoren ikastetxeen artean salerosketak burutu dituzte. Ikasleen esanetan esperientzia aberasgarria izan da Meeting Point honetan parte hartzea, gelan ikusitakoa praktikan jartzeko.

Ekitaldi amaieran ikastetxe bakoitzak diploma bat jaso du.

Kutxabanken Ikasketa Amaierako saria IES Uni Eibar-Ermua BHI-ra!

Kutxabank Fundazioak 42.Ikasketa Amaierako Sariak banatu berri ditu Donostiako Tabakaleran. Nazioarteko Merkataritza eta Gorputz eta Kirol-Ekintzen Animazioko Goi Mailako gure ikasle izan diren Leire Asensio eta Xabier Gomezek saria jaso dute. ZORIONAK!!

Euskararen eguna ospatzen

Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu dugu! Euskararen Lelo Onenaren Saria, AF3-1eko ikasleak eman dute "Euskara da gure sustraia, gure bizitzako bidaia"leloarekin. Bestalde, ekintza desberdinen irabazleak AA3-2A taldeko ikasleak izan dira. Euskararen Eguna antolatzen jardun dutenak aldiz, EAS3-1eko ikasleak izan dira. Niala Magoa eta Markel Oregiren youtube proiektua ere ikusgai izan genituen. Egun borobila ikasleen partaidetzarekin, Euskararen Eguna!

Zu Eibarrera eta ni Danimarka, Holanda edo Finlandiara

Hiru urteko probaldia eta gero, UNI Eibar-Ermua institutua ofizialki EMEU (Engineering Mobility In Europe) proiektu barraun integratzen da.

Proiektu honen bidez gure zikloetako ikasle direnak eta ingles maila ona dutenak Alemania, Danimarka, Finlandia, Holanda eta Erresuma Batuko ikastetxeetara unitate didaktiko bat lantzera joan ahal dira hiru asterako.

Izan ere 2019ko udaberrian ASIR ziklotik bi ikasle bidaliko ditugu Danimarkara eta DAM ziklotik beste bi ikasle Holandara.  Berdina gertatzen da atzerriko ikasleekin ere, guregana etorri ahal direlako. Izatez, ASIR zikloan bi ikasle daniar izan genituen gurekin 2018ko urrian eta 2019ko udaberrian DAM ziklora lau ikasle holandar etorriko dira.

Informazio gehiago: https://em-eu.eu/modules/

Nordic walking hitzaldia

Jarduera Fisikoak departamentuko ikasle talde guztiek azaroak 26an Ipar Martxaren (Nordic Walking) inguruko hitzadi bat izan zuten. Hizlaria Ultreia Nordic Walking Club-eko Xabier Madina, instruktore eta formatzailea izan zen. Hitzaldian gure ikasleei jarduera fisiko osasungarri honen aurkezpena egin zien, bere onura, teknika eta etorkizunerako lan-aukeretan indarra jarriz.