Berri Garrantzitsuak

No documents found

Berriak

HG Developers enpresaren aplikazio berria

HG Developers enpresak txoko edo elkarteen kudeaketarako aplikazio bat argitaratuko du laister. Aplikazioa martxan jarri aurretik hobekuntzak egitea gustatuko litzaieke eta inkesta bat egitea erabaki dute. Parte hartzaile guztien artean aplikazioaren probetarako hilabete dohainik zozketatuko da. Irailean amaituko da promozioa. Beraien web orrian informazio gehiago izango duzue.

Enpresa txiki eta Ertainetako Zibersegurtasuneko Espezializaio Programa Berria

Uni-an zorioneko gaude; datorren ikasturtean, Informatikako Goi Mailako hainbat ikasleek (PAAG,GAW,SISA) formatu dualean (ikasi eta lan), Enpresa txiki eta ertaineko Zibersegurtasuneko espezializazioa egin ahalko dute.

Guztiak gara ziberespazioan zelatatzen dituzten arriskuez, mehatxuez, hacker troiarrez, biruse-taz, kontzienteak... Dualeko ikasturte akademikoko programa honen bitartez komunikabideetan hain modakoak diren alor ezberdinak landuko dira: Sartze-proba(Pentesting), web-Auditoria, Segurtasun perimetrala.

Gainera, Deba baxuan kokatuta gaudenez, ingurune industrialean , Segurtasun Industrialean zentratuko gara, makinen sistema eragileak lehenik eta behin ziurtatuz, gero makinen arteko komunikazioko protokolo-ak, eta gero makinek sortutako berezko datuak ere askotan INDUSTRIA 4.0 eta Big Data direla eta, Interneten biltegiratzen dira ondoren prozesatzeko

Espezializazio Programa Berria(lehenengoa Uni-an), Informatikako Ikasketei elkartzen zaiena.

Enpresa Txiki eta Ertainetako Zibersegurtasun Espezializazio programa

Global Training bekak

Goi Mailako Ziklo bat bukatu duzu eta atzerrian 6 eta 12 hilabete artean praktika ordainduak egiterik nahi ahal duzu? Holan bada, aprobetxatu beka hauek.

http://www.globaltraining.eus/eu/index.html

Enpresa berri bat sortu da Unian: HG Developers

Hodei eta Galder ekintzaileek enpresa berri bat sortu dute ekintzailetasuna sustatzeko, Uniko Urrats Bat programaren barruan. Software garapen enpresa bat da eta beraien bezeroi informatika tresnak (programak) eskaintzea dute helburu, beraien negozioaren kudeaketa errazteko, etxetik egiteko... Norberari egokitutako softwarea lantzeko prest daude.

Gure bi ekintzaileak aurten informatikako Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena goi mailako zikloa ikasi dute, dena den ideia pasa den urtetik lantzen ibili dira, aurretikako ikasketak (Web Aplikazioen Garapena) egiten zituzten bitartean.

Momentuz, enpresa Ermuko Izarra Center-en kokatu dute.

Zuek zeuok ere ideia bat badaradabilzue buruan, jo gure Urrats Bat dinamizatzailearengana, ez beldurrik izan informatzeagatik: urratsbat@uni.eus

 

DUAL eta ERASMUS+eko ikasleak irratian

Egun hauetan DUALean eta ERASMUS+ etik bueltan etorri diren ikasleak euren esperientziak irratian kontatu dituzte. Link honetan artikulua irakurri eta entzun dezakezu.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook