ACF3    -> Egokitzapen Fisikoa (Gorputz eta kirol-ekintzak)
EAS3    -> Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza (Gorputz eta kirol-ekintzak)
AF3     -> Administrazio eta Finantzak (Administrazioa)
CI3      -> Nazioarteko Merkataritza (Merkataritza)
AS3     -> Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (Informatika)
DM3    -> Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (Informatika)
DW3    -> Web aplikazioen garapena (Informatika)
Zibersegurtasuna -> Espezializazio-programa enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna (Informatika)

Egokitzapen Fisikoa (Mod A)

Egokitzapen Fisikoa Liburuxka

 

Titulua: EGOKITZE FISIKOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

LANBIDE GAITASUNA

  • Egokitze fisikoko programak eta ekitaldiak kudeatzea eta abian jartzea, haiek sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz. 
  • Egokitze fisikoko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
  • Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko egokitzapen fisikoa programatzea, parte hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, entrenamendu-sistema egokiak eskainiz.
  • Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoa programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, jarduera koreografiatuen metodologia egokiena eskainiz.
  • Jarreraren kontroleko, ongizateko, mantentze funtzionaleko eta hidrozinesiako jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipeneko datuen arabera, metodologia egokiena eskainiz.
  • Erabilera anitzeko gelako eta ingurune urtarreko egokitze fisikoko saioen edo jardueren ariketak diseinatzea eta sekuentziatzea era guztietako parte-hartzaileentzat, saioen faseetan helburuak eta dinamikaren intentsitatea errespetatuz.
  • Egokitze fisikoko ekitaldietan eta programetan parte hartzen duten teknikarien lana koordinatzea, eta jardueren arabera antolatzea.
  • Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

 

FORMAKUNTZA PLANA

zb Moduloa 1.maila 2.maila
1 Gizarte-trebetasunak 99 o.  
2 Istripuetan egoera fisikoa baloratzea eta esku-hartzea 198 o.  
3 Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoko oinarrizko jarduerak 198 o.  
4 Egokitzapen fisikoa uretan 198 o.  
5 Jarreraren kontrola, ongizatea eta mantentze funtzionala 198 o.  
6 Fitness-a erabilera anitzeko gelan   240 o.
7 Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoko jarduera espezializatuak   160 o.
8 Hidrozinesia-teknikak   100 o.
9 Ingelesa   40 o.
10 Enpresa eta ekimen sortzailea   60 o
11 Lan-prestakuntza eta orientabidea 99 o.  
12 Egokitzapen fisikoko proiektua   50 o.
13 Lantokiko prestakuntza   360 o.
  <Guztira> 2.000 o.
 

 

Sarbide Baldintzak

  • Batxiler titulua edo baliokidea.
  • Goi-mailako edo Espezialista Teknikariaren Titulua.
  • Erdi-mailako edo Laguntzaile Teknikari Titulua.
  • Unibertsitate mailako titulazioa (edo baliokidea) edukitzea.
  • Sarbide proba.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook