Enplegurako Formakuntza

  • 20-Septiembre-2016 |

 

 

 

 

Doako ikastaroak honako hauei zuzenduak:

  • Langabetuei eta lanean dauden langileei.
  • Ezinbestekoa da Lanbiden izena emanda izatea. 

 

 Ikastaroa   lekua   orduak   hast.d - azk.d   ordutegia   egoera 
           

 

INFORMAZIO OSAGARRIA

 

Kurtso guztiak doakoak dira. Matrikula egiteko, bete honi atxikita dagoen Inskripzio-orria, interesatzen zaizkizun kurtsoak beste, eta bidali mailez helbide honetara Formakuntza arduradunari.

 

Izen-emate-formularioa

 

Modulu katalogoa Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalari lotua

Lanean edo langabezian zaudela, prestakuntzari eutsi nahi badiozu, lanbide heziketak hartarako aukera ematen dizu, enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.

Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak (tituluetan bildutako eta konpetentzia atalei lotutako lanbide moduluen eskaintzan oinarritua) lanbide moduluak atalka edo zatika egiteko aukera emango dizu (iraupen txikiagoko prestakuntza ataletan). Atal edo zati horien ziurtagiria(*) lortu ahal izango duzu, eta modulua osatzen duten zati guztiak (prestakuntza atal guztiak, alegia) gainditzen dituzunean, egin duzun lanbide moduluaren ziurtagiria lortuko duzu.

Prestakuntza hori kapitalizatu egin daiteke eta etorkizunean dagokion titulua lortu ahal izango duzu.

Gainditu gabe dituzun lanbide moduluak gainditu nahi badituzu, «Teknikariaren eta Goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetara» aurkeztu ahal izango zara, baldintzak betetzen ez badituzu ere(**).

(*) Ziurtagiri hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan izango da baliozkoa.

(**) titulua eskatu nahi baduzu, hartarako eskatzen den titulazioa eduki beharko duzu edo sarbide-probak gaindituta eduki beharko dituzu.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook