Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromiso eta ekintza plan bat da, ikastetxearen eta horren inguruaren jasangarritasuna mantentzeko xedea duena.

Helburua zera da: ikasleak heztea garapen jasangarria bultza dezaten, eta kontsumo arduratsua eta partaidetza sustatzea. Horretarako, ikastetxeak berak balio horien arabera jokatu behar du, ikastetxean ere ura eta energia kontsumitzen, hondakinak sortzen eta joanetorriak eragiten baitira.

Eskolako Agenda 21ek ikasleei euren inguruko ingurumen arazoak aztertzeko eta ulertzeko aukera ematen die. Halaber, guztiontzako bizikalitatearen eta ingurumenaren kalitatearen arteko oreka mantentzeko xedearekin banakako eta taldeko ahaleginak egiteko gaitzen ditu ikasleak.

 

Eskolako Agenda 21ek hiru osagai ditu:

  • Eskolako inguruaren kudeaketa jasangarria,
  • Curriculumaren berrikuntza
  • Komunitatearen partaidetza.

UNI Eibar-Ermua Institutuak parte hartzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren foruetan , eta bat egiten du euren ekimenekin eta objetiboekin

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook