ACF3    -> Egokitzapen Fisikoa (Gorputz eta kirol-ekintzak)
EAS3    -> Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza (Gorputz eta kirol-ekintzak)
AF3     -> Administrazio eta Finantzak (Administrazioa)
CI3      -> Nazioarteko Merkataritza (Merkataritza)
AS3     -> Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (Informatika)
DM3    -> Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (Informatika)
DW3    -> Web aplikazioen garapena (Informatika)
Zibersegurtasuna -> Espezializazio-programa enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna (Informatika)

Espezializazio-programa enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna (Mod Tri)

Titulua: ESPEZIALIZAZIO-PROGRAMA: ENPRESA TXIKI ETA ERTAINETAKO ZIBERSEGURTASUNA

LANBIDE GAITASUNA

  • Kodeak modu seguruan garatzea, programazio-ahuleziak ezagututa.
  • Intrusio-proba erabiltzea, helburu izan daitezkeenak identifikatzeko eta lokalizatzeko.
  • Zenbait ahulezia eskaneatzea, emaitzak aztertzea eta dokumentuak egitea.
  • Txosten forentseak egitea, analisietatik lortutako emaitzetan oinarrituta.
  • Zibersegurtasuneko plan estrategikoak definitzea.
  • Informazioaren segurtasunerako kudeaketa-sistema ezarri eta ziurtatzea.
  • Arrisku-analisiari dagozkion faseak garatzea, informazio-segurtasunaren industrian arrisku-analisietarako gehien erabiltzen diren metodologiak aplikatuta, eta analisitik ondorioztatutako hondar-arriskua kudeatzeko plana egitea.
  • Segurtasun aktiboko mekanismoak ezartzea, kontraneurriak hautatu eta exekutatuta, sistemaren kontrako mehatxu edo erasorik badago.
  • Sistema informatikoa segurtatzeko suebakiak ezartzea, euren prestazioak aztertuta eta barne-sarerako trafikoa kontrolatuta.
  • Erabilgarritasun handiko konponbideak ezartzea, birtualizazio-teknikak erabilita eta proba-inguruneak konfiguratuta.
  • Industriako kontrol-sistemen ahuleziak eta mehatxu espezifikoak identifikatzea eta nazioarteko ospea duten erreferentzia-jardunbide onak lokalizatzea.
  • Automatizazio- eta kontrol-sistemen oinarrizko ahuleziak esplotatzea.
  • Oinarrizko industria-suebaki bat konfiguratu eta hedatzea.

FORMAKUNTZA PLANA

zb MODULOA    
1 Zibersegurtasunerako sarrera: sareak, objektuetara bideratutako programazioa eta informa¬¨tika-segurtasuna    
2 Kode seguruko programazioa    
3 Segurtasun perimetrala    
4 Analisi forentsea    
5 Sistema industrialetako segurtasuna    
6 Sartze-proba (pentesting) eta web-auditoria    
7 Segurtasunaren kudeaketa eta gobernua    
900 ordu dualean, Uni  eta enpresan. Ikasturte bat, dualean 2. maila baten modura.  

 

Sarbide Baldintzak

  • Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
  • Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria.
  • Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.

Era berean, salbuespen gisa eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldez aurretik baimen¬duta, espezializazioko programa hauetan, gutxienez 3 urteko esperientzia duten profesionalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta programa ematen laguntzen duten enpresek horretarako proposatzen badituzte

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook