Enpresa Simulatua

ZERTAN DATZA?

Formakuntza proiektua da, zeinen bidez enpresa kudeaketaren errealitatea hurbildu nahi izan dugun gure geletara. Merkataritzako Erdi Maila eta Goi Mailan praktika tailer bezala erabiltzen da.

Eibar Trading S.L.S.

 

 

 

 

HELBURUAK:

  • Sefed programako enpresen sareaerekin nazioarteko harremanak sustatzea.
  • Beste hizkuntzetan ahozko eta idatzizko komunikazioa indartzea batez ere ingeleran.
  • Beste enpresekin komunikatzea teknologia berriak erabiliz (bideokonferentzia, Skype, web-orriak)
  • Nazioarteko azoketan parte-hartzea.
  • Jasotako ezagutzak praktikan jartzea enpresaren sail hauetan:
    • Harrera departamentua: bezeroaren arreta, postaren kudeaketa, artxiboa (fotokopiak eta fax), langileen ez etortzearen kontrola, bezeroen eta langileen datu basea kudeatu
    • Marketing saila;merkatu azterketa, kanpo merkatuen aukeraketa,bezeroen eta hornitzaileen aukeraketa, konpetentziaren azterketa, katalogoen diseinua,enpresaren komunikazio plana, promozioa,prezioa eta produktu plana egitea. Erakundeen diru laguntzen azterketa (ICEX)
    • Salerosketa saila; hornitzaileen eta bezeroen eskaerak kudeatu. nazioarteko dokumentuen tramitazioa eta garraiobideen kudeaketa.
    • Finantza saila; finantzazio beharrak, dibisa merkatua, kobru eta ordainketa kudeaketa, kreditu erakundeekin harremanak.