ACF3    -> Egokitzapen Fisikoa (Gorputz eta kirol-ekintzak)
EAS3    -> Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza (Gorputz eta kirol-ekintzak)
AF3     -> Administrazio eta Finantzak (Administrazioa)
CI3      -> Nazioarteko Merkataritza (Merkataritza)
AS3     -> Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (Informatika)
DM3    -> Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena (Informatika)
DW3    -> Web aplikazioen garapena (Informatika)
Zibersegurtasuna -> Espezializazio-programa enpresa txiki eta ertainetako zibersegurtasuna (Informatika)

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza (Mod A)

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza Liburuxka

 

Titulua: GIZARTE ETA KIROL ANIMAZIOKO ETA IRAKASKUNTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

LANBIDE GAITASUNA

  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektuen ebaluazio-plana garatu eta erregistratzea, aplikazio-tresnak eta -sekuentzia eta lortutako datuen tratamendua eta helburua zehaztuz, hori guztia informazioaren teknologien laguntzarekin.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko proiektua abian jartzeko kudeaketa egitea, hori sustatzeko, garatzeko eta ikuskatzeko beharrezkoak diren baliabideak eta ekintzak antolatuz.
  • Gizarte- eta kirol-animazioko programetako parte-hartzaileen forma fisikoa, gaitasun motorra eta motibazioak ebaluatzea, datuak programen planteamendurako eta atzeraelikadurarako baliagarriak izateko moduan tratatuz.
  • Banakako, taldeko, erremintako eta jolaseko gorputz- eta kirol-ekintzen irakaskuntza programatzea, parte-hartzaileen, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, metodologia didaktikoa eta animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  • Gizarte- eta kirol-inklusioko jarduerak programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, eta esku hartzeko metodologia egokiena eskaintzea.
  • Gorputz- eta kirol-ekintzen eta jolasen bidezko olgeta programatzea, taldeen ezaugarrien, dauden baliabideen eta jarraipen-datuen arabera, animazioko metodologia egokiena eskainiz, baita desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak ere.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako gorputz- eta kirol-jarduerak eta jolasak irakasteko saioen ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, saioetako helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Adinekoentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenen gizataldeentzako gizarte- eta kirol-inklusioko jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea eta sekuentziatzea, saio edo jardueren helburuak eta faseak errespetatuz.
  • Era guztietako parte-hartzaileentzako jolas-saio edo -jardueretako ariketak eta atazak diseinatzea, egokitzea eta sekuentziatzea, programatutako saio edo jardueretako helburuak eta faseak errespetatuz, eta jardueraren eta taldearen dinamikari egokituz.
  • Jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak daudela bermatzea, beharrezkoak diren espazioak, ekipoak eta materialak prestatuz.
  • Jarduerak gauzatzean istripuak dituzten parte hartzaileei oinarrizko arreta ematea, lehen laguntzak aplikatuz.

FORMAKUNTZA PLANA

zb Moduloa 1.maila 2.maila
1 Talde-dinamizazioa 99 o.  
2 Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak   140 o.
3 Istripuetan egoera fisikoa baloratzea eta esku-hartzea 198 o.  
4 Animazio turistikoko jolasak eta gorputz- eta jolasjarduerak 99 o.  
5 Banakako gorputz- eta kirol-jarduerak 231 o.  
6 Taldeko gorputz- eta kirol-jarduerak 165 o.  
7 Gorputz- eta kirol-jardueren irakaskuntzaren metodologia 99 o.  
8 Gizarte- eta kirol-animazioa planifikatzea   40 o.
9 Erremintako gorputz- eta kirol-jarduerak   160 o.
10 Gizarteratzeko gorputz- eta kirol-jarduerak   160 o.
11 Ingelesa   40 o.
12 Enpresa eta ekimen sortzailea   60 .
13 Lan-prestakuntza eta orientabidea 99 o.  
14 Gizarte- eta kirol-irakaskuntzako eta -animazioko proiektua   50 o.
15 Lantokiko prestakuntza   360 o.
  <Guztira> 2.000 o.
 

 

Sarbide Baldintzak

  • Batxiler titulua edo baliokidea.
  • Goi-mailako edo Espezialista Teknikariaren Titulua.
  • Erdi-mailako edo Laguntzaile Teknikari Titulua.
  • Unibertsitate mailako titulazioa (edo baliokidea) edukitzea.
  • Sarbide proba.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook