Erasmus+

Zertan datza?

Erasmus+ programa higikortasun-programa da eta bere bitartez Goi Mailako eta Erdi Mailako Zikloetako ikasleek atzerriko enpresetan praktikak (Lantokiko Prestakuntza modulua) egiteko aukera dute.

Erasmus Politikako Adierazpena (Erasmus Policy Statement)

Helburua

Programaren helburua da heziketa-erakundeen eta enpresen arteko lankidetza hobetzea, baita gaitasunen, praktiken eta lanbide-heziketaren metodo berritzaileen transferentzia ere.

Erasmus+ 2017-2018 ikasturteko bekak

2017-2018 ikasturtean gure Institutuak Lanbide Heziketako bigarren mailako erdi eta goi mailako zikloko ikasleei zuzendutako 20 beka (Erasmus+) lortu zituen. Ikasle horiek Europako Erkidegoko beste herrialde batean (Frantzia, Irlanda, Austria, Polonia eta Italia) 3 hilabeteko Formakuntza Modulo bat egin zuten.

Halaber, 18 irakasleentzako bekak (Erasmus+) lortu genituen. Irakasle horiek Formakuntza proiektu batean parte hartu zuten Europako Erkidegoko hainbat herrialdeetan (Polonia. Holanda eta Malta).

Beka horiek SEPIE-ak (Heziketaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzuak) eta Ikaslan-ak (Euskadiko Lanbide-Heziketako Institutu Publikoko Elkarteak) eman dizkigute.

Erasmus+ 2015-2016 ikasturteko bekak

2015-2016 ikasturtean gure Institutuak Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei zuzendutako 17 beka (Erasmus+) lortu zituen. Ikasle horiek Europako Erkidegoko beste herrialde batean (Malta, Polonia, Portugal, Errepublika txekiarra eta Italia) 3 hilabeteko Formakuntza Modulo bat egin zuten.

Halaber, 10 irakasleentzako bekak (Erasmus+) lortu genituen. Irakasle horiek Formakuntza proiektu batean parte hartu zuten Europako Erkidegoko hainbat herrialdeetan (Polonia. Holanda eta Malta). 

Beka horiek SEPIE-ak (Heziketaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzuak) eta Ikaslan-ak (Euskadiko Lanbide-Heziketako Institutu Publikoko  Elkarteak) eman dituzte.

Erasmus+ 2014-2015 ikasturteko bekak

2014-2015 ikasturtean gure Institutuak Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleei zuzendutako 14 beka (Erasmus+) lortu zituen. Ikasle horiek Europako Erkidegoko beste herrialde batean (Irlanda, Francia, Malta, Polonia eta Errepublika txekiarra) 3 hilabeteko Formakuntza Modulo bat egin zuten.

Halaber, 5 irakasleentzako bekak (Erasmus+) lortu genituen. Irakasle horiek Formakuntza proiektu batean parte hartu zuten Polonian. 

Beka horiek SEPIE-ak (Heziketaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzuak) eta Ikaslan-ak (Euskadiko Lanbide-Heziketako Institutu Publikoko  Elkarteak) eman dituzte.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook