Ikastetxeko Historia

 

Ikastetxeko Historia

50 urte baino gehiago dauzkan ikastetxea dugu Eibarkoa. 1968. Urtean sortu zen eta bere ibilbide luzean zehar ikasketa ugariri eman diogu aterpea; Lanbide Zentru Teknikoa, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, etab.

Eibarko Egoitza Zentruaren barnean kokaturik gaude, bertan Lanbide Heziketako 4 familietako ziklo desberdinak eskaintzen ditugu.

Gure ikasgeletatik urterik urte Mallabiatik Mutrikura bitartean, Deba, Elgoibar, Elgeta, Soraluze, Eibar eta Ermuko belaunaldi ezberdinetako gazteak pasatzen dira.

Gure helburua beti izan eta izango da, gure ikasle guztien heziketa osoa, etorkizunean hiritar askeak, eraikitzaileak, kritikoak eta solidarioak izan daitezen.