Ikasenpresa

IKASENPRESA hezkuntza programa da, eta Prestakuntza Zikloetako ikasleen artean asmo ekintzailea piztea eta sustatzea du helburu. Egitasmo horretan, ikasleek enpresa bat sortu eta kudeatuko dute, ikasgelan bertan lurraldeen arteko merkataritzako jardueraren bat abian jarriko duen enpresa, hain zuzen. Programak ikasteko modu ezberdinak eskaintzen die ikasleei.

IKASENPRESA deritzon tresna pedagogiko hau esperientzia praktikoetan oinarritzen da (enpresa proiektu bat garatzea, alegia), kanpoko eragileekin hartu-emanak bideratuz.

IKASENPRESA aukera paregabea da: gaitasun ekintzailearen garapena sustatzeko; ikasleei inguruan dituzten erakundeak, instituzioak eta enpresak ezagutzeko edota haiekin harremanetan jartzeko aukera emateko eta Enpresen nondik norakoei buruzko uste okerrak argitzeko.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook