Berri Garrantzitsuak

Lanbide heziketako aurrematrikula irekia ekainaren 1-19 bitartean

2020-21 ikasturtean Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurrematrikula irekita dago ekainaren 1etik 19ra. Izena emateko ondorengo bideak erabil ditzakezue:

Kontuan eduki derrigorrezkoa izango dela aurrematrikula egina edukitzea uztailean matrikula egin ahal izateko. Beraz, oraindik ikasi nahi duzuen zikloa argi eduki ez arren, aurrematrikula egitea gomendatzen dizuegu.

Berriak

ERASMUS+. Motorrak berotzen

UNIko ikasleak hasi dira jasotzen enpresa, ostatu eta destinoko herrialdeen informazioa. Guztira 24 ikasle joango dira kanpora eta herrialdeen artean Irlanda, Italia, Portugal, Polonia, Malta, Holanda, Danimarka eta Txekia dira aurtengo destinoak

Uni Eibar-Ermuako Merkataritza Jardueretako ikasleak Eibarko denda txikietan

Uni Eibar-Ermuako Merkataritza Jardueretako ikasleak buru belarri aritu dira azkeneko  hiru asteetan Eibarko Udalarekin lotutako hitzarmeneko ekintzetan, denda txikiak suspertzeko eta kaleen itxura eraberritzeko helburuarekin. Honetarako Gipuzkoako Bazkundearen laguntza izan dute.

Lehengo astean formakuntza desberdinak jaso zituzten adituen eskutik, hala nola; sare sozialen promozio bideak merkatari txikientzako, argazkilaritza, Canva, datuen babesa nola kudeatu, visual merchandising-a, etab.

Ondoren, Eibarko 10 denda desberdinekin elkarlanean, denden alderdi fisikoa eta digitala aztertu zuten eta egin zitezkeen hobekuntzen proposamen plana aurkeztu zieten.

Azkeneko pausoa, denda hauen erakusleihoak apaintzea izan da, horretarako aditu baten eskutik jo eta ke jardun dute lanean 10 erakusleiho prestatzen.

Eibartar guztiek eta ingurukoek ikasleek eginiko lana ikusteko aukera izango dute 10 denden ibilbidea jarraituz. Honakoak dira apaindu diren komertzioak; Doroti, Marais, Beittu, Ibarkurutze, Twins, Guby, Umea, Gratzina, El Vestidor eta Corral.

Gerturatu ikustera eta gozatu Eibarko kaleen itxura berriaz!

Hona hemen erakusleihoen Ibilbidea

Irteera Arrazolara

Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa zikloko bigarren mailako Uni Eibar-Ermua eta Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutoko ikasleak urtarrilaren 22tik 24ra Arrazolako Lekun-etxe aterpetxean egonaldia egin dute, bertan "udaleku txiki" batzu prestatu eta bizi izan dituztelarik. Jarduera osagarri hau bizitzea ezinbestekotzat jotzen dugu astialdiko zuzendari eta begirale titulua izango baitute ziklo hau bukatzean. Aurrez planifikaturiko jarduera eta ekintzak gauzatu eta arazoei konponbidea bilatu behar izan diete, egoera erreal batean.

Logo berritua

Urte eta hamarkada berria logo eguneratuarekin hasten dugu Uni Eibar Ermuan.

Uni izena azpimarratu nahi izan dugu, ezagutarazten gaituen kolore morea mantenduz eta kokatuta gauden eraikinen garrantzia nabarmenduz.

Ikastetxe bezala aurrera begira goaz eta garapen hori gure kanpo irudian ere nabari da.

Bermeoko kiroldegira irteera

ACF 2,mailako ikasleak Bermeoko Kiroldegira egin dugu irteera, bertako Fitness Funtzional gela ezagutu eta baita saio praktiko bat egitera. Horrez gain, bertan bizi den Getxo arraun elkarteko prestatzaile fisikoak, arrarunari buruzko prestakuntza eta plangintza nola egiten den azaldu digu baita.