Ikastetxe-Trukeak

PyireneFP proiektua - Toulouse

Pyirenefp Pirinioen bi aldeetako eskualdeen arteko kolaborazio-proiektua da,eta hiru lan-eremu hauek dauzka: orientazioa, ikasketen elkar onarpena eta irakasle zein ikasleen mugikortasuna.
Kurtso honetan 2016-17 gure ikastetxeko Merkataritza eta Marketing Departamentua Tolouseko LPO RAYMOND NAVES institutuarekin elkartrukea prestatzen ari da. Bertan, Merkataritza Jard.

Finlandia

Helsinky (Finlandia) eta San Petersburgo (Errusia) artean dagoen Joutseno – Lappeenranta  herrian dagoen ikastetxearekin egin dira trukeak 2009 – 2010 eta 2010 – 2011 urteetan.

Esperientzia arrakastatsua suertatu da. Finlandiar ohitura eta kulturarekin harremana izan dute 10 egunetan zehar eta ingelesa hizkuntza erabilia denez Finlandian ,  gure ikasleek praktikatzeko ere balio izan du trukeak.

2010eko azaroan Finlandiako ikasle eta irakasleen bisita izan genuen , eta orain bigarren bisitaren zain gaude.

Gure ikasleentzat aberasgarria delakoan gaudelako etorkizunean elkar truke hau finkatzea espero dugu.

Frantzia

Joan den martxoan eta aste batean zehar gure zentroko ikasleak, 1. eta 2. Batxilergokoak, Lycée Atlantique de Luçon  ikasle frantziarrekin parte izan zuten eskola-truke batean.

Aipaturiko astean zehar, beste batzuen artean, familiekin bizi izan ziren, institutuko klaseetara joan ziren eta Bordeaux, Indian Forest, Futuroscope, La Rochelle eta Poitevin-etako zingirara ibilaldia ludikoa kulturalak egiteko aukera izan zuten,

Era berean eta gure abiatzea baino lehenago, ikasle frantziarrek gure artean aste bat pasatu zuten eta jarduera-agenda zabalaz gozatu ahal izan ziren.

Alemania

2012ko elkartrukea bukatzeko, IES UNI EIBAR-ERMUA BHIko hogeitabost ikasle eta irakasle bik Alemaniako Albstatd  hiria bisitatu dute. Egonaldian, Alemaniako kutura eta ohiturekin erlazionaturiko zenbait ekintza burutu dira, besteak beste: HWS Albstatd institutuko klaseetan parte hartzea, Tübingen eta Meersburg hiri unibertsitarioak bisitatu eta Konstantza lakua ere bai.

Esperientzia aberasgarria izan da, non irakasleak naiz ikasleak, Euskal Herria eta Alemaniaren kultura eta ohituren desberdintasunei buruz eztabaidatu dute.

Sanlúcar de Barrameda

Aurten ere, azken 15 urteetan bezala, Sanlúcar de Barramedako "IES Doñana" ikasketa ertainetako ikastetxearen irakasle eta ikasleekin elkartuko gara.

Gure ikastetxearen 700 ikasle baino gehiago joan dira dagoeneko hara, Sanlúcar eta inguruko herriak ezagutzeko. Gainera, irakasleok ere "IES Doñana"ko irakasleekin lan-harremanak sendotu egin ditugu proiektu eta erronka berrietara bideratuz.

Gaur egun, ikastetxeen arteko harreman zuzena txikiagoa da, ikasle-trukerik ez delako egiten, baina ikasleen arteko harremana ez da galdu, eta sail ezberdineko irakasle eta zuzendaritzen artekoa ere ez.

Lankidetza aspaldi hasi zen, ikastetxe bietako informatika sailen artean bi ekimen antolatzean sortu ziren harremanengatik; ekimen horiek elkarrengandik urruti izan badira ere, helburu berbera izan dute: informatika eta gaur egungo aurrerapenak.

Aipatutako guztia gauzatzeko, ekimen, ekintza ezberdinak egingo ditugu: bidaiak ( Andaluziako zenbait leku ,Sevilla, Cádiz ... ezagutzeko bisita gidatuak), eta aurreko parrafoan aipatu helburuarekin, hainbat bilera ikastetxe bien sail ezberdien arteko irakasleen artean.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook