Hizkuntza Normalkuntza

Ulibarri ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeok euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko lana egiten dugu.

Gurea Lanbide Heziketako ikastetxea izanik, gure beharrei zuzendutako plana osatu dugu.Helburu nagusia gure komunitatean (ikasle, guraso, irakasle eta bestelako langileak) eta kanpoko eragileekin (erakundeak, enpresak, etab.) euskararen erabilera sustatzea da.