Eskaintza Partziala

ZER DA?

Hezkuntza Sailaren baimena duten ikastetxeek heziketa-zikloen eskaintza partziala egin ahal dute, betiere heziketa-ziklo horiek eskaintza osoan emateko baimena badute.

Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean egiten dituztenek lanbide-moduluka eta/edo unitate laburragoetan egin ditzakete ikasketak.

Etengabeko prestakuntza sustatzeko asmoz, unitate horietan ziurtagiriak ere emango dira, eta prestakuntza- unitate guztiak gainditzen dituenari lanbide-moduluaren ziurtagiria emango zaio.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Pertsona helduei soilik (18 urtetik gorakoei), euren kualifikazio-maila hobetzeko aukera izan dezaten. Horretarako, prestakuntza-eskaintza malguagoa egiten da, euren premiei egokitua. Prestakuntza-eskaintzaren zikloarekin lotutako arloan lanean ari diren edo langabezian dauden langileek ere aukera dute ikasketa hauek egiteko.

Eskaintza honetako edozein modalitatera sartzeko, pertsona helduek eskatutako titulazioa eduki, edota heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu beharko dute, ikasi nahi d(ir)en modulua edo moduluak erdi-mailako edo goi-mailako ziklo batekoak diren.

2018-19 Administrazio eta Finantzak

Goi Mailako Administrazio Heziketa Zikloa

MODULOAK

  • 0179 Ingelesa (132 ordu)
  • 0660 FCT
  • 0648 Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa (99 ordu)
  • 0650 Merkataritza-jardueraren prozesu integrala (198 ordu)
  • 0651 Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta (132 ordu)

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 22:00etara.

Aurrematrikula: Ekainaren 4tik 15era

Dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia.
  • Batxilergoko Titulua edo goi-mailako sarbide-froga gainditua duela agiria.

Goi Mailako Heziketa Zikloei buruzko informazio gehiago.

Zikloetarako sarbidea

Erdi-Mailako eta Goi-Mailako Heziketa Zikloetako sarbide proba prestatzeko kurtsoa.

Zikloetarako sarbideari buruzko informazio gehiago.

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook