Nor Gara

UNI EIBAR-ERMUA BHI derrigorrezko bigarren hezkuntza ondorengo ikastetxea da (Batxillergoak eta Heziketa Zikloak) eta bere lana printzipio hauetan oinarritzen da:

Misioa

IES UNI EIBAR ERMUA BHI ikastetxeak kalitate eta osotasunezko prestakuntza eskaintzea du helburu, gure ikasleak beren etorkizuneko ikasketetan edota lan munduan barneratzen bideratuz. Giza, zientzia eta teknologiazko jakintzen irakaskuntza geroz eta aldakorragoa den gizartean baliatzeko gai izan daitezen.

Ikuspegia

IES UNI EIBAR ERMUA BHI ikastetxeak bere bitartekoen kudeaketa jatorragatik onartua izan dadin du helburu, hau da, ikasleriaren prestakuntza egokiagatik, lan giro onagatik eta bere ekarpenak bide, gizarte sortzaile, ireki eta elkar hizketatzaile baten balioak aldezteagatik.

Balioak

Gure ikastetxeak ondoko balioak lehenesten ditu:

  • Elkarrizketa beti, elkarri entzutean sakonduz, iritzi desberdinei begirunea eta akorduak aurkitzeko malgutasuna.
  • Elkar hartze eta taldeko lanean islatuko den solidaritatea.
  • Elkarren arteko begirune, balorazio eta konfiantza.
  • Etengabeko hobetzea, beti ere gabeziak eta eginiko akatsak aintzat hartuz, iritzi eta iradokizunak bereganatzen direlarik.