Kalitate Sistema

Misioa

IES UNI EIBAR ERMUA BHI ikastetxeak kalitate eta osotasunezko prestakuntza eskaintzea du helburu, gure ikasleak beren etorkizuneko ikasketetan edota lan munduan barneratzen bideratuz. Giza, zientzia eta teknologiazko jakintzen irakaskuntza geroz eta aldakorragoa den gizartean baliatzeko gai izan daitezen.

Ikuspegia

IES UNI EIBAR ERMUA BHI ikastetxeak bere bitartekoen kudeaketa jatorragatik onartua izan dadin du helburu, hau da, ikasleriaren prestakuntza egokiagatik, lan giro onagatik eta bere ekarpenak bide, gizarte sortzaile, ireki eta elkar hizketatzaile baten balioak aldezteagatik.

Balioak

Gure ikastetxeak ondoko balioak lehenesten ditu:

  • Elkar hizketa beti, elkarri entzutean sakonduz, iritzi desberdinei begirunea eta akorduak aurkitzeko malgutasuna.
  • Elkar hartze eta taldeko lanean islatuko den solidaritatea.
  • Elkarren arteko begirune, balorazio eta konfiantza.
  • Etengabeko hobetzea, beti ere gabeziak eta eginiko akatsak aintzat hartuz, iritzi eta iradokizunak bereganatzen direlarik.

Kalitate Politika

IES UNI EIBAR-ERMUA BHI ikastetxeak kalitatea definitu du bere politika eta estrategiaren garrantzizko zutabe bezala eta kalitatean oinarritutako kudeaketa sistemak bereganatu ditu erreferentzia eredu legez erakundearen jestiorako Oinarrizko erreferentziak EFQM Europear Kudeaketa Eredua eta kalitatearen segurtatze sistema dira, azken hau UNE-EN ISO 9.001:2015 Arauan oinarritua baita. 

Zehatzago esateko, gure Ikastegiak kalitatea jarduera filosofia bezala hartu du zeinak ondoko norabideekin bat egiten duen:

  • Ongi buruturiko lana
  • Gure jardueren etengabeko hobekuntza ikasle, guraso, enpresa, irakasle eta irakasle ez diren  langileriaren iritziak kontuan hartuz.
  • Datuetan eta talde lanean oinarritutako lan metodologien eskuratzea
Norabide hauek ondoko egitasmo eta prozesuen bidez hedarazten dira:
  • UNE-EN ISO 9.001:2015aren arabera buruturiko kalitate sistema baten ezarpena eta garapena
  • Bezeriaren gogobetetasunaren aldizkako azterketa eta neurketa
  • Kalitate sistemaren berrikuspena eta prozesuen aldizkako eguneratzea
  • Kalitate sistemaren barne eta kanpo auditoriak

Era berean, kalitate politika hau urteko planetan helburuen formulazio eta betearazpenaren bitartez garatzen da. Ikastegiaren helburuak zenbakarriak eta neurgarriak izango dira horretarako indikatzaileak darabiltzagularik. Guztiek osotzen dituzte kalitate helburuak zeinen betetze maila aldizka ebaluatuko den. 

Kalitatearekiko konpromisoak erakunde guztiarengan du eragina. Ikastegiko pertsona guztiek onartzen dute konpromiso hau bere baitan eta bere erantzukizuna horrek dakarren baldintzak betetzeko eta Kalitatearen kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna hobetzeko, instituzio helburuen lorpenean esku hartze aktiboa ahantzi gabe. 

Era berean, Ikastegiak bezeroen eskakizunak beteko dituela hitz ematen du, bai eta aplikagarri litzaizkiokeen legezkoak zein arauzkoak ere. 

Ikastegiko zuzendaritzak jardueren bilakaera arrakastatsua gerta dadin beharrezkoak liratekeen baliabideak eta prestakuntza jarriko ditu denon eskura

Ikastaroak

Aurtengo ikastaroak prest

facebook